jueves, 9 de mayo de 2013
sábado, 2 de marzo de 2013
ARGUDIOZKO TESTOA. MADRID-ARENA
MADRID-ARENA
Nire
ustez, Madrid-Arenan azaroaren 1ean, Halloween egunean gertatu zena ez
dago ondo. Egin dutena ez da legezkoa. Ondo
iruditzen zaizu 15.000 pertsonen bizia arriskuan jartzea?
Gainera Madrid-Arenako gehienezko
edukiera 10.600 pertsonakoa zen eta 6.000 sarrera gehiago saldu ziren, gutxi
gora behera 16.781 pertsona zeuden.
Ziurtatu da, Madrid-Arenako irteera
guztiak itxita zeudela bat izan ezik, eta irteera bakarra zegoen aldean tapoi
bat sortu zela.
Beste aldetik, Madrileko udaletxeak
esaten du bakarrik saldu egin zirela 9.650 sarrera gehienezko edukiera 10.000
pertsonakoa zenean.
Ondoren, Madrileko bigarren alkateak
esan zuen ateak soberan zeudela, problema zela bengala batek korridore bat
ezgaitu zuela eta hortik ezin zela jendea atera.
Baina, egiaztatuta dago 16.781
sarrera saldu zirela zenbaketa ‘’ ofizial ’’ bat egin eta gero. Esan da kanpoan
zeuden 4.000 pertsona sartu zirela inolako problemarik gabe, datu hau egia bada
esan ahal dugu 20.000 pertsona gutxi gora behera sartu zirela Madrid-Arenan
Halloween festan. Horrek sortu zuen izugarrizko tapoia zeuden ate gutxietan
bengalak piztu zirenean.
Samurrek eta suhiltzaileek ez zuten
jaiaren berri, hau da, plan berezirik ezin zuten prestatu, horregatik, bengala
piztu zenean eta jendeak suhiltzaileei deitu zioenean denbora luze hartu zuen
Madrid-Arenara heltzea. Geroago, zauritutako neska multzo hori sendatzeko Samur
berandu heldu zen, 3 neska hil ziren eta beste 2 neska zaurituta, ospitalean
hil ziren.
Eta horren guztiaren aurrean, esaten
dut ez dela beharrezkoa arriskuan jartzea milaka pertsonen bizitza dirua
lortzeko.
Víctor
Fernández. 2ºB D.B.H.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)